Skip to content
naulon
Not checkedNot checked for notices yet.

«Viva Jesus» dotrina: edizioa eta azterketa

Koldo Ulibarri Orueta

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" · 2010

doi:10.1387/asju.7323 (opens in a new tab)

We email you when a new notice or a question about this paper appears.

Abstract

Artikulu honetan Viva Jesus dotrinaren edizio kritiko berri bat aurkezten dugu, Mitxelena 1954n ez bezala, oraingo honetan jatorrizko argitaratua erabiliz eta amaieran faksimileak erantsiz. Edizioaz gainera, testuko hizkuntzaren azterketa ere eskaintzen dugu, edizioaren lagungarri eta ondorio. Sarrera ostean, grafiaren azterketa aurkezten dugu, inprentakoek testuan izan zezaketen eragina erakutsiz, eta Vinsonek dotrina datatzean erabili zituen ezaugarrien ahuleziak frogatu nahiean euskarazko beste testu inprimatuekin konparatu ditugu. Hirugarren atalean VJ-ren hizkeraren ezaugarririk nabarmenenak deskribatu ditugu, eta laugarrenean, ezaugarri horiek erabiliz, garai bertsuko mendebaldeko (bizkaierazko eta araberazko) beste lekukotasunekin konparatu dugu gurea, dotrina historikoki eta geografikoki kokatu eta egilea nongoa izan zitekeen bilatu nahian. Amaieran, dotrinaren edizio kritikoa dugu, eta kritikoa izanik, ez gara mugatu ale originala transkribatzera: Vinsonen kopiarekin eta Mitxelenaren edizioarekin erkatu dugu, bat egiten ez duten irakurketetan bakoitzak dakarrena markatuaz. Honezaz gain, dotrinaren hiztegia gehitu dugu, bai eta adizkitegia ere.

Abstract licence: CC BY-NC-ND

Reads

Read by people on this page

None yet.

Checked or read by AI through naulon

None yet.

A person counts once a day per paper. We keep no cookie and no address: a reader is a hash that changes every day. Any month under five reads shows no number.

Are you an author?

Is this your paper?

Claim it to add your note and be paid when agents cite it. Free.